XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontzeptuak

Zutik, eserita, belauniko, ahoz gora etzanda, ahozpez etzanda.

Prozedurak

Posizio nagusienetan behar bezala jarri.

Posizioetatik abiatuta desplazamenduak egin.

C.- Oreka

Gorputzak, grabitasun-zentrua aldatuta edota euskarria handitu nahiz gutxituta, erantzuteko gaitasuna izan dezan lortzea.

Kontzeptuak

Oreka.

Prozedurak

Hanka bat bestearen aurrean jarriz ibiltzea besoak mugitu gabe.

Marra baten gainean ibiltzea.

Gauza altu baten gainean ibiltzea.

Mugimendu baten ondorengo geldiunean gorputza kontrolatzea.

D.- Arnasketa

Biriken funtzionamendua eta haren atalak ezagutzea.

Kontzeptuak

Arnasa hartu, bota.

Prozedurak

Arnasa hartu eta bota, arnasketan parte hartzen duten zonalde ezberdinen bolumena handituz.

Gauza bat puztu.

E.- Erlaxazioa

Toraxaren tentsio-lasaitze horretaz jabetzeko gaitasuna eta kontrola.

Kontzeptuak

Gelditasuna, higiezintasuna.

Prozedurak

Geldi egon denboraldi batean.

Gorputzaren atal ezberdinekin gogor-bigun kontrastea sentitu.

2.2.- Ikusmenaren bidez egindako bereizketa

Gauza baten formak eta xehetasunak bereizteko gaitasuna: begien bidez egindako iharduera, jarraipena eta oroimena.

Kontzeptuak eta prozedurak

Gauza bati ongi begiratu eta haren ezaugarriak aipatu.

Gauza bat jaurtiki eta haren ibilbidea begiradarekin jarraitu.

Aurrez modelo batek egindako mugimenduren bat errepikatu.

2.3.- Entzumenaren bidez egindako bereizketa

Soinuak eta erritmoak bereizteko gaitasuna, entzumen bidezko iharduera, entzumenaren bidez egindako jarraipena eta oroimena.

Kontzeptuak eta prozedurak

Begiratu, entzun eta soinuak bereizi.

Leku ezberdinetan ateratako soinuak entzun.

Aurrez entzundako erritmoren bat zehazki errepikatu.

Erritmoak zehaztasunez burutu.

2.4.- Ukimenaren bidez egindako bereizketa

Ukimenezko gaitasuna.

Kontzeptuak eta prozedurak

Esku, hanka, enbor, bizkar etabarren ukimena erabili.